INFORMAZIO LEGALA

  

WEBA ERABILTZEKO BALDINTZAK
 
 
I.- ATARIAREN TITULARTASUNA
Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2001 Legeko 10. artikulua betetzeko, datu hauen berri ematen zaizu:
 
Sartzen ari zaren web gune hau, www.sutearo.org "Sutearo, Elkar Laguntza Erakundeen Federazioa BGAE-EPSV"-rena (aurrerantzean ADMINISTRATZAILEA edo BIZKAIKO SUTEARO) da eta berak kudeatzen du, eta hauek dira bere datuak:
 
"SUTEARO, Elkar Laguntza Erakundeen Federazioa, BGAE-EPSV"
IFK: V-48531602
Helbidea: Jauregizar 10, behea
48340 – Amorebieta-Etxano
E-posta: sutearo@sutearo.org

ADMINISTRATZAILEAK atari hau Interneteko erabiltzaileen esku jartzen du, bere zerbitzuei buruzko informazioa emateko.
 
II.- ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA HORIEN ONARPENA
 Ataria erabiltzeko baldintza orokor hauen helburua da webean dagoen informazioa eskura jartzea arautzea, baita ADMINISTRATZAILEAREN eta atariaren erabiltzaileen arteko merkataritza-harremanak arautzea ere.
Baldintza orokor hauek web orriaren erabiltzaileentzat dira, eta erabiltzailetzat ulertzen dira bertan aipatzen diren zerbitzuei buruzko informazioa jaso nahirik, kontsultaren bat egin nahirik, aurrekonturen bat eskatu nahirik… web orrian sartzen diren pertsonak.
Web gune hau erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du. Erabiltzaileek arretaz irakurri beharko dituzte web orri hau erabili ahal izateko baldintza orokor hauek. www.sutearo.org web gunea erabiltzeak edo bertan sartzeak, ezinbestean, erabilera baldintza hauetako bakoitza ezagutzen eta oso-osorik onartzen direla esan nahi du, erabat eta salbuespenik gabe.
Administratzaileak edozein momentutan eta aurretiaz jakinarazi gabe aldatu ahal izango ditu jarraian zehazten diren erabiltzeko baldintza hauek, edota, hala badagokio, dauden baldintza bereziak ere bai. Aldaketa horiek webean argitaratu beharko ditu, erabiltzaileek aldaketen berri izan dezaten.
  
III.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA.
Webean agertzen diren eduki guztiak eta, batez ere, diseinuak, testuak, grafikoak, logotipoak, izen komertzialak, markak, edo erabilera industriala eta komertziala izan dezaketen bestelako zeinu guztiak ADMINISTRATZAILEAREN jabetza intelektualaren eta industrialaren mende dauden.
ADMINISTRATZAILEAK baimena ematen die erabiltzaileei web guneko edukiak edota elementuak erabiltzeko, ikusteko eta inprimatzeko, baina beraiek bakarrik eta irabazi asmorik gabe erabiltzeko soilik, eta ezinbestekoa izango da edozein eskubideren titularraren baimena izatea berariaz baimendutako erabileretatik aparteko erabileretarako.
 
ADMINISTRATZAILEAREN edo dagokion titularraren aurretiazko eta berariazko baimenik ez badago, kasu bakar batean ere ez da ulertuko eskubideen gaineko lizentziarik ematen denik edo eskubide horiei uko egiten zaienik, transmititzen direnik ez erabat edo partzialki lagatzen direnik; eta ez da eskubiderik ematen ez eskubide itxaropenik eta, batik bat, ez da ematen edukiak aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko ez jendaurrean komunikatzeko baimenik.
 
IV.- COOKIE TEKNOLOGIA ERABILTZEA
Erabiltzaileak onartzen eta aitortzen du ADMINISTRATZAILEAK cookie-ak erabili ahal izango dituela erabiltzailea web gunean sartzen denean.

ADMINISTRATZAILEAREN cookie-ak erabiltzaile anonimo bati eta haren ordenagailuari lotzen zaizkio, eta ez dute ematen erabiltzailearen datu pertsonalak lortzeko biderik ematen duen informaziorik.
  
V.- ADMINISTRATZAILEAREN ERANTZUKIZUNA.
 Erabiltzaileak web gunea erabiltzeagatik izan ditzakeen kalteen aurrean, ADMINISTRATZAILEAK soil-soilik erantzungo du kalte horiek erakundearen dolozko egite bati egotz badakizkioke.
 
ADMINISTRATZAILEAK ez ditu web gunearen eskuragarritasuna eta jarraikortasuna bermatzen.
 
Erabiltzaileak aitortzen eta onartzen du web gunea erabiltzearen arriskua eta erantzukizuna bere gain hartzen dituela oso-osorik.
 
Web gune honetan sartzea zein bertako informazioari ematen dion erabilera erabiltzailearen erantzukizuna dira erabat. Ondorioz, erabiltzaileak bere burua behartzen du eta konpromisoa hartzen du bertoko edukiak legez kontrako helburuetarako edo eraginetarako ez erabiltzeko, ezta erabilera baldintza hauetan edo indarreko legedian debekatutako helburuetarako edo eraginetarako ere. ADMINISTRATZAILEAK ez du erantzungo web gunean sartzearen edo bertako informazioa erabiltzearen ondorioz sortutako eraginen, kalteen edo galeren aurrean. Era berean, ADMINISTRATZAILEA ez da izan daitezkeen segurtasun akatsen erantzulea izango, ezta sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea), fitxategietan edo gordetako dokumentuetan webeko zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko erabilitako ordenagailuan birusen bat izateagatik, nabigatzailearen funtzionamendu txarragatik edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik ager litezkeen kalteen erantzulea ere. ADMINISTRATZAILEA, era berean, ez da izango webeko informazioari, dokumentazioari edota bestelako edukiei dagokienez bertsio elektronikoaren eta inprimatutako bertsioaren artean egon daitezkeen ezberdintasunen erantzulea.
 
ADMINISTRATZAILEAK, oro har, ez du kontrolatzen erabiltzaileek webari ematen dioten erabilera. Bereziki, ADMINISTRATZAILEAK ez du bermatzen, inolaz ere, erabiltzaileek zerbitzua legearen, baldintza orokor hauen, moralaren eta orokorrean onartzen diren ohitura onen eta ordena publikoaren arabera erabiliko dutenik, ezta arretaz eta zuhurtziaz egingo dutenik ere.
 
VI.- ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK
Erabiltzaileak bere burua behartzen du baldintza orokor hauek betetzera eta, hala badagokio, baita kasuan kasuko baldintza partikularrak ere. Era berean, baldintzetan edo webean ezarritako ohar edo jarraibide bereziak ere bete beharko ditu, eta legearen, ohitura onen eta fede onaren betekizunen arabera jardun beharko du beti. Beraz, erabiltzen duen zerbitzuaren izaeraren neurriko zuhurtzia erabili beharko du, eta ez du erabili beharko webaren jardun normala, ADMINISTRATZAILEAREN, haren hornitzaileen, gainerako erabiltzaileen eta, oro har, hirugarrenen ondasunak edo eskubideak eragozteko, kaltetzeko edo narriatzeko moduan.
Zehatz-mehatz esateko, eta aurreko atalean adierazitakoaren arabera erabiltzaileak oro har hartutako betebeharrei ezelako murrizketarik ezarri gabe, weba erabiltzerakoan, erabiltzaileak betebehar hauek izango ditu: (a) Erregistrorako emandako datuak benetakoak izan beharko dira eta eguneratuta izan beharko ditu, une bakoitzeko egoera errealaren araberakoak. Dena dela, erabiltzailea izango da egindako adierazpen faltsuen edo zehaztugabeen erantzulea, baita emandako informazioaren ondorioz eragin ditzakeen kalteena ere. (b) Ezin izango du beste pertsona baten informazioarekin erregistrorik egin, edo hirugarren baten identitatea hartu, ezta pertsona juridikoak erregistratu ere (GKEak, enpresak, elkarteak, erakundeak, alderdi politikoak…). Horretarako, ADMINISTRATZAILEAK nahi dituen egiaztapen guztiak egin ahal izango ditu, eta adierazitako moduko erregistroren bat egiaztatuz gero, erabiltzaileari baja emango dio berehala, eta ADMINISTRATZAILEAK dagozkion lege ekintzak egiteko eskubidea izango du edo ekintza horiek salatuko ditu arlo honetako agintarien aurrean. (c) Ez ditu sartuko, gordeko edo zabalduko webean edo webetik informazio edo material hauek: difamaziozkoak, iraingarriak, lizunak, mehatxatzaileak, xenofoboak, arraza, sexu, ideologia, erlijio aldetik biolentzia edo bazterketa eragiten dutenak edo edozelan ere moralari, ordena publikoari, oinarrizko eskubideei, askatasun publikoei, ohoreari, intimitateari edo hirugarrenen irudiei eragiten dietenak; eta ez ditu argitaratu edo zabaldu behar jabetza intelektualeko eta, oro har, indarreko araudia urratzen duten edukiak (testua, irudia edo edozein artxibo-mota dela ere); (d) Ez ditu sartuko, gordeko edo zabalduko webaren bidez webean, haren zerbitzuetan, edo ADMINISTRATZAILEAREN, edozein erabiltzaileren, ADMINISTRATZAILEAREN hornitzaileen edo, oro har, edozein hirugarrenen ekipoetan, sistemetan edo sareetan kalteak eragin ditzakeen ordenagailu-programarik, daturik, birusik, koderik, hardware ekiporik edo telekomunikazioetakorik, ezta beste moduren batera ere ekipo horietan aldaketaren bat eragin lezakeen edo ohiko funtzionamendua oztopa lezakeen beste ezer ere; (e) ADMINISTRATZAILEAK erabiltzaileei, identifikazio bezala eta sartu ahal izateko, ematen dizkieten “Erabiltzaile izena” eta “Pasa-hitza” behar den bezala zaindu behar ditu, eta horien erabilera hirugarren batzuen esku ez uzteko eta hirugarren horiei sarbidea galarazteko konpromisoa hartu behar du. Era berean, gako horien erabilera txarrak eragin ditzakeen kalte-galeren erantzukizuna hartuko dute erabiltzaileek. (f) Ez dute publizitate, promozio edo merkataritza-ustiapeneko jarduerarik egin behar webaren bitartez; eta ez dituzte erabili behar webaren bitartez lortutako edukiak eta, batez ere, informazioa, publizitatea igortzeko, salmenta zuzenerako mezuak bidaltzeko edo bestelako merkataritza helburuetarako, ezta hirugarrenen datuak lortzeko eta gordetzeko ere; (g) Weba edo webeko edozein zerbitzu erabiltzerakoan ez dute identitate faltsurik hartu behar, ezta beste batzuen identitatea hartu ere. Horren barruan sartzen dira beste batzuen pasa-hitzak edo gakoak erabiltzea, edo beste edozein bide; (h) ADMINISTRATZAILEAREN, haren hornitzaileen edo hirugarrenen datuak, informazioak, programak edo dokumentu elektronikoak ez dituzte deuseztatu, aldatu, bere erabilerarako erabili, gauzaeztandu edo kaltetu behar; (i) Webaren bidez ez dituzte sartu, gorde edo zabaldu behar hirugarrenen jabetza intelektualeko zein industrialeko eskubideak edo enpresa-sekretuak urratzen dituzten edukiak, ezta, oro har, eta legearen arabera, hirugarrenen esku jartzeko eskubiderik ez daukan edukirik ere; (j) Tokiko legeen arabera legez kontrakoak diren artikuluak ez dituzte salduko, ezta iragarkirik argitaratuko ere, hala nola, hauek: erreplikak, faltsifikazioak, drogak, lehergaiak, armak, material lizuna, beste pertsona batzuen argazkiak, botikak, maila anitzekoak edo piramidalak, ostutako jabetzak, mirarizko lanak, tabakoa, alkohola, kopiak edo grabazioak edota aurretiazko baimenik gabe saltzea edo banatzea debekatuta dagoen beste edozein artikulu; (k) Ez dute gordeko edo bilduko inola ere hirugarrenei buruzko informaziorik edo daturik haien baimenik gabe, e-mailak edota telefonoak barne. 
 
VII.-KOMUNIKAZIOAK
Baldintza orokor hauen eraginetarako, eta ADMINISTRATZAILEAREN eta erabiltzailearen arteko edozein komunikaziotarako, erabiltzaileek posta elektroniko bidez jo beharko dute ADMINISTRATZAILEARENGANA, helbide honetan: sutearo@sutearo.org.
ADMINISTRATZAILEAK erabiltzaileari egin beharreko komunikazioak azken horrek webean erregistratzerakoan emandako datuen arabera egingo dira. Erabiltzaileak berariaz onartzen du posta elektronikoa erabiltzea, prozedura onargarri bezala, webaren erabilerari buruzko komunikazio guztiak bidaltzeko, baita kontsultak artatzeko eta beste eskakizun batzuetarako ere.
 
VIII.- ARAUDI APLIKAGARRIA.
 Auzigai guztietarako edo www.sutearo.org web guneari eragiten dion edozein kasutarako, Espainiako legeria izango da aplikagarria, eta web gune honetatik ondorioztatutako edo honekin lotutako gatazkak konpontzeko _____ko epaitegiak eta auzitegiak izango dira eskumendunak.

Lekuaren Mapa      Gune Mugatua      Informazio legala      © Grupo SCA